Boluntarioen prestakuntza

Hezkuntzarako ikasten

Programa hau, erakundearen gainontzeko programen garapena xede izanda, bo­luntarioen prestakuntza espezifikoaren premiak betetzeko asmoz garatzen da

Programa honek, haur eta gazteekin egiten den esparru sozialeko lanaren oinarrizko beharrak betetzea du helburu, eta baita programa eta behar konplexuagoei erantzuteko gaitasunak hobetzea ere. 

Halaber, heziketa hau aisialdi nahiz gizarte- eta kultura-hezkuntza alorretan beharrezkoa den titulazioa lortu nahi dutenei zuzendurik dago: begirale, animatzaile, zuzendari, kudeaketa arduradun, etab. Berau, gure inguruan dauden Animatzaile Prestakuntza Eskolekin elkarkidetzan lortzen da, onarpen ofiziala dutenak eta homologaturiko hezkuntza eta ikastaroak ematen dituztenak.

Programa honen bidez lortu nahi diren helburuak honako hauek dira:

- Boluntarioei beharrezkoa duten prestakuntza zehatza eskuratzea, erakundeak aurrera eramaten dituen programetan esku har dezaten.

- Gure programetan parte hartzen duten animatzaileen formazioa sustatzea Aisialdi-Eskoletan.

- Programa ezberdinetan garaturiko ekintzen kalitatea bermatzea.

- Programen ekintzen eta elkarteen kudeaketa zuzenaren arduradun diren boluntarioak prestakuntza espezifikoaz hornitzea.

 Programa, beraz, elkarte bakoitzeko animatzaileek gainontzeko elkarteekin koordinatuz hurrengo prestakuntza-eskaintza burutzean oinarritzen da:

Boluntario izatearen hastapeneko ikastaroa.

- Aisialdi animatzaile ikastaroak.

- Animatzaile eta zuzendari ikastaroak.

- Ikastaro monografikoak.

- Prestakuntza topaketak.

- Mintegiak, tailerrak eta hitzaldiak.

- Kanpamenduak eta praktika-udalekuak.

- Liderren prestakuntza zehatza.

- Prestakuntza-materialen argitalpena.

 

Egutegia
March 2023
M T W T F S S
27 28 1 2 3 4 5
6 7 8 9 10 11 12
13 14 15 16 17 18 19
20 21 22 23 24 25 26
27 28 29 30 31 1 2
Hurrengo ekintzak
No events
Arriba