Osasunerako Hezkuntza
Ohitura osasungarriak
Euskadiko Bosko Taldea Federazioak, kide diren elkarte guztietan, droga mendekotasunaren aurkako prebentzioan, elikadura-jokaeren asalduran, gazteekiko bortizkerian eta jokaera sexualen erantzukizunean oinarritutako programa garatzen du, arrisku sozialean dauden gazteei laguntza eskaini nahian.
Gazte aisiarako dauden eskaintza pribatu desberdinak prebentzio-behar hauetaz ez dira inondik inora arduratzen; aitzitik, haietariko gehiengoak egoera hauek bultzatzen ditu.
Horregatik, gure entitateak programa mota hau 1998tik garatzen du Balio Hezkuntzaren eta Integrazio-programen osagarri bezala, egoera hauen aurrean arreta finkatu nahian eta garrantzi gehiago emanez beraien egunerokoaren parte diren elkarteetan.
Hauek dira programa honen bidez lortu nahi diren helburuak:
- Gazteen alkoholaren eta beste drogen gehiegizko kontsumoaren prebentzioa.
- Gazteek bizi-ohitura osasungarriak lortzeko informazioa bereganatzea.
- Osasunaren kalterako arriskuen aurkako jarreren sustapena.
- Sexu-transmisioko gaixotasunak eta ez-desiraturiko haurdunaldiak saihesteko jarreren garapena.
Programa, beraz, elkarte bakoitzeko animatzaileek gainontzeko elkarteekin koordinatuz hurrengo prestakuntza-eskaintza burutzean oinarritzen da:
- Kanpainak eta lehiaketak
- Kanpamentuak eta udalekuak
- Bitartekarientzako prestakuntza-ikastaroak
- Sormena lantzeko tailer-artistikoak (antzerkia, dantza, musika...)
- Mahai-inguruak, hitzaldiak, konferentziak...
- Kirol jarduerak
- Heziketa-taldeak
- Eskatzen duten kasuetan, norbanakoaren nahiz sendiaren gertuko jarraipena.