Elkartea ezagutu

Nortzuk gara?

“Alaitasuna” aisialdiko elkartea “San Juan Bosko” parrokiatik jaioa da eta 1989. urtetik haur eta gazte ekintza ezberdinak prestatzen ditu Errenteriako Kaputxinos auzoan. Lehenengo urteetan, udako prestakuntzan jarri zuen indarra baina urtero-urtero elkarteak eskaintzen dituen ekintzak hazi egiten dira eta gaur egun udako kanpamentuez gain, esku-hartze soziala, formazio taldeak, irteera kulturalak, mendi irteerak, etab. eskaintzen ditu.

Alaitasuna elkartean parte hartzen dugun guraso eta animatzaile guztiok urtero hazi eta hobetu egiten den proiektu hezitzailearekiko boluntario konprometituak gara.

Zer nahi dugu?

Alaitasuna osatzen dugunok, elkartea gure auzoko eta baita Errenteriako beste auzoetako erreferentzia izatea nahi dugu, non haur nahiz gazteek maitatuak senti daitezken don Boskoren modura. Adin beherakoei hezi eta laguntzeko leku bat. Esan daiteke gure eskaintza ludiko hezitzailea dela, integrazio helburu eta haur eta gazteen arteko harremanak nahiz beraien ahalmen eta garapen pertsonala sustatzeko sortua.

Zer egiten dugu?

Alaitasunan prestatzen ditugun ekintza guztiak haur eta gazteei zuzenduak daude. Gaur egun, astelehenetik ostegunera, behar gehiago dutenentzat esku- hartze sozialeko proiektu bat aurrera eramaten ari gara eta gainontzekoentzat, ostiraletik igandera, ekintza ezberdinak eskaintzen ditugu. Ostiraletan, formazio taldeak eta larunbat eta igandeetan gazte- zentroa.

Urtean zehar ekintza bereziak eta bizikidetzak egiten dira. Udaran, ekintza hauek eten egiten dira kanpamentuei lekua uzteko.

“ Gure eskaintza” deituriko sailean prestatzen ditugun ekintza gehienak  ikusi ditzakezu

Non gaude?

Errenteriako Kaputxinos auzoan gaude, Gamoneko garajeen gainean. K/ Sorgintxulo, 25 z/g ¡ Zatoz gu bisitatzera!

“Lokala” deituriko sailean daukagun guztia hobeto ikusi dezakezu.

Egutegia
March 2023
M T W T F S S
27 28 1 2 3 4 5
6 7 8 9 10 11 12
13 14 15 16 17 18 19
20 21 22 23 24 25 26
27 28 29 30 31 1 2
Hurrengo ekintzak
No events
Arriba