Boskotaldea Federazioa
Zer da Boskotaldea Federazioa?
Boskotaldea Federazioa, Euskadiko salesiar instituzioak taldekatzen ditu. Gaur egun, 12 gazte zentru eta klubak biltzen ditu. Beste elkarte batzuekin harremana duen Federazioa da, federazioak dituen onuradunak 4.000 inguru izanda.
Boskotaldea federaziotik, aisialdia hezkuntza elementu eta integrazio soziala bezala kontsideratzen da.
Bere helburuen artean hauek aipatu ditzakegu:
-Indarreko legedia betearazten eta elkarte bakoitzaren estatutuen arabera elkarteen ekintzak koordinatzea.
-Harremanak sendotzeko eta ekintzei buruzko informazioa banatzeko elkarte arteko elkartasun loturak indartzea.
-Elkarte bakoitzaren asmoak beraien estatutuei arabera aurrera eramaten ahalegintzea.
Onuradun nagusiak, eskaintza kultural eta ludiko minimoa eta beharrezkoa faltan duten gazteak dira.
Azkenik aipatu, Boskotaldea Federazioa “ Aisialdi Foroa” aisialdiko eskolen eta federazioen koordinatzailea dela.
Lan eremuak
KOORDINAZIO OROKORRAREN EREMUA: Boskotaldea Federazioaren ohiko funtzionamenduaren, erakunde bazkideen erlazioak mantentzearen eta jarduera antolaketa handien arduraduna da.
ERAKUNDE EREMUA: Federazioaren partaidetza eta presentzia eremu ezberdinetan finkatzearen arduraduna da.
EREMU EKONOMIKO- FINANTZIARIOA: Finantziazio iturrien bilaketaren eta jarraipen ekonomikoaren arduraduna da.
GAZTE BEHATOKI EREMUA: Gazte eta animatzaileen formazioa eta behar sozialei egiten die erreferentzia. Topaketen demanda ikertu eta balioztatu egiten ditu ere.
KOMUNIKAZIO SOZIALAREN EREMUA: Bere lana, elkarteen arteko komunikazioa eta baita Federazioarekin elkarteek duten komunikazioa mantentzea da.
NAZIOARTEKO- EUROPA EREMUA: Federazioa Europa mailan ezaguna egitearen arduraduna da. Baita Europar Batasuneko gazte harremanen sustapenaren arduraduna da ere.
IDAZKARITZA TEKNIKOAREN EREMUA: Diru laguntzen, elkarteen arteko kontaktuaren, Federazioaren presentzia foru ezberdinetan egotearen, etab. Arduraduna da.
EREMU SOZIALA: Eremu berri honek indarra jartzen du gazteen zentro eta otoiztegietan ( O/ CJ).
Non gaude?
Bilbon: Lehendakari Agirre etorbidea, 75 48014 Bilbo Tfno zbki. 944.750.198 // 615.008.009 Fax 944.760.614
E-mail hau spam roboten kontra babestuta dago. JavaScript aktibatuta izatea behar duzu hau ikusteko. |
Donostian: Lizardi Bidea, 12 20015 Donostia Tfno zbki. 943.326.496 Fax 943.326.497
E-mail hau spam roboten kontra babestuta dago. JavaScript aktibatuta izatea behar duzu hau ikusteko. |
Gazteizen: Martin Susaeta, 4 01010 Gazteiz Tfno. zbki. 945.171.898 Fax 944.760.614
|