Kanpamenduak

Bizi ezazu udaran kanpamenduetara joateko aukera

Nor ez da inoiz kanpamendu bateko esperientzia bizi? Udako kanpamenduak ekainaren bukaeran iristen zaizkigu, urtean zehar asko eta gogor lan egin ondoren eta merezitako oporrak primeran pasatzeko prestatzen gara.

Alaitasuna Aisialdi Taldeak Euskadiko Boskotaldea federakuntzan sartuta dago eta urtero prestatzen eta eskaintzen ditu beste hainbat elkarte batzuekin batera kanpamendu hauek. Elkarte horiekin harreman handia dago eta hauek dira horietako batzuk: Intxaurrondo, Urnieta, Azkoitia, Deustu, Cruces, Barakaldo, Gasteiz, Iruñea, Santander, besteak beste. Horregatik lagun ugari egiteko aukera daukagu eta hurrengo batean berriro ikustea ez da problema izango beste kanpamendu edo bizikidetza batean elkarrekin egongo direlako, modu horretan adiskide asko egin ditzakezu.

Kanpamenduen iraupena adinaren arabera dago ezarrita eta txikienak, lehen hezkuntzako 4.mailakoak, 5 egun egongo dira eta adin honetatik aurrera beste guztiak 8 eguneko esperientzia disfrutatuko dute. Astebete non joko, gymkhana, igerileku, taldeko zereginak, txango eta beste hainbat jarduera ugari ondo prestatuta aurkituko dituzte eta primeran pasatu ondoren hurrengo urterako egunak zenbatzen hasiko dira esperientzia ahaztezin honen ondoren. Autobusak Kaputxinos auzotik irteten dira, Errenteriatik, eta Errioxara eramango gaituzte, han egiten direlako hain zuzen ere kanpamendu hauek.

*Kanpamenduetara urte osoan zehar taldeetan dauden umeentzat zuzenduta dago soilik

Errioxako klima

Kanpamenduak aurrera eramateko Alaitasunak erabiltzen dituen bi tokiak Errioxan daude kokatuta. Bere klima egonkorra eta udaran jasotzen diren tenperatura altuak igerilekuez gozatzeko aukera paregabea eskaintzen digu eta gainera mendira joateko edota aire librean egiten diren gainontzeko jolasa eta jarduerak primeran egin daitezke. Autobuseko bi ordu bakarrik behar ditugu gure helmuga lortzeko eta lehen hezkuntzako 5.eta 6. Mailako haurrak izan ezik, beste guztiak Somalo etxera iritsiko dira eta etxe hau Uruñuela herrian kokatuta dago, Najeratik oso gertu. Lehen esan dugun bezala, 5.eta 6. Mailakoak beste toki bat erabiliko dute egun batzuk pasatzeko eta Logroño hiriburuan bertan dagoen Salesiarren Ikastetxean geldituko dira, hiriaren erdigunetik oso gertu eta Somalo etxetik 20 minutura autobusez.

Somalo Etxea

Somalo etxea Uruñuela herrian kokatuta dago eta 150 pertsonentzat pentsatuta dago, logela handiak literekin ditu eta. Bi pisu, hainbat bainugela, jantoki pare bat, futbol zelai bat, ikasgelak eta barne espazioak, hainbat larre eta patio zabalak etxe hau berezia egiten dute eta iraganeko oroitzapen asko burura ekarriko dituzte pasatzen diren belaunaldi guztiei. Gainera 100 metrotara udal igerilekuak aurki ditzakegu eta bertan egunero uretara botatzeko aukera dugu, goizez eta arratsaldez.

(2009, 2010, 2011ko irudi galeriara joan)

Logroñoko ikastetxea

Logroñoko ikastetxean 200 pertsona bertan izateko aukera eskaintzen digu eta hemen logelak banakako oheekin ditugu. Igerileku propioa dauka, futbol zelai handia, saskibaloiko eta futbitoko zelaiak, joko-eremua, antzokia, jangela handia, merendatzeko tokia, etab. Ikastetxean ez dago beste inork eta kanpamenduak eskubide guztiak ditu eremu guztiak nahi bezala erabiltzeko. Gainera egun batean, Logroñon bertan dagoen “Las Norias” izeneko ur-parke batera joaten gara, bertako igerileku eta tobogan guztiak erabili ahal izateko.

Kanpamendu txandak

Kanpamendu txandak Ekainaren 24an hasten dira eta Abuztuaren 3an amaitzen dira. Uztail osoan zehar kurtso desberdineko umeak bere esperientzia biziko du eta printzipioz hauek dira datak azkeneko urteetan

Taldea/Kurtsoa Datak Tokia
L.H. 4 Ekaina 24-29 Somalo
L.H. 5 Uztaila 6-13 Logroño
L.H. 6 Ekainak 2 - Uztailak 6 Logroño
D.B.H. 1 Uztailak 20-27 Somalo
D.B.H. 2 Uztailak 13-20 Julio Somalo
D.B.H. 3 Uztailak 6-13 Julio Somalo
D.B.H. 4 Ekainak 29 - Uztailak 6 Somalo
Gazteak Uztailak 27 - Abuztuak 3 Somalo

Zer eraman

Somalon edo Logroñon diren kanpamenduetan, komenigarria litzateke hurrengo zerrenda jarraitzea:

·                (Egun guztietarako barne arropa)

·                (Egun guztietarako kamisetak)

·                (2 edo 3 galtza motzak)

·                (txandal zahar bat edo galtza luzea jertse batekin)

·                (oinetako egonkorreko 2 bikote)

·                (sandaliak edo txankletak)

·                (2 edo 3 bainujantzi)

·                (pijama)

·                (motxila txikia txango egiteko)

·                (igerilekurako 2 eskuoihal)

·                (eguzkitako krema)

·                (eguzkitarako txapela)

·                (Txangorako kantinplora)

·                (komuneko gauzak)

·                (bokata bat lehenengo egunerako)

·                (lo-sakua)

·                (gizarte segurantzako txartela)

·                (txamarra) 

 

Egutegia
September 2024
M T W T F S S
26 27 28 29 30 31 1
2 3 4 5 6 7 8
9 10 11 12 13 14 15
16 17 18 19 20 21 22
23 24 25 26 27 28 29
30 1 2 3 4 5 6
Hurrengo ekintzak
No events
Arriba