Beninentzat Janaria
Porto novo-ko benin kaleko umeentzat egindako proiektua
Porto Novo, Benineko hiriburuan, kalean lo harten duten umeen kopurua egunero hazten ari da. Problema honi Afrika osoa aurre egin behar dio. Familiari buruz zegoen kontzeptua galtzen ari da HegoSaharako Afrikako lurralde hauetan
Bestalde, Nigeriako hiriburu den Lagos hiriaren parean aurkitzen da Porto Novo. Duela urte batzuk, Nigeriako mugan, legez-kanpoko elkartruke ugari ikusten dira, bere petrolio ekoizpenagatik eta hori gaizkile-tasunaren handitzea ekarri du. Arazo hau egunero poliki-poliki handitzen doa eta 10-12 urteko umeak kaleko bandetan murgilduta ikustea ez da batere arraroa, pertsona handiago baten kargura lan egiten.
Badaude gainera bere familietatik baztertuta aurkitzen ditugun umeak poligamiarengatik, muturreko pobrezia edota familiari gertatzen zaizkion problema guztiak ume horrengatik izaten direlako pentsatzen dutelako. Batzuk, ez dira bakarrik kalean geratzen baizik eta aldameneko herrialdeetara edo bertako lurrak edo meategietan lan egitera sartzen dira “mutil-esklabo” bezala. Togo eta Nigeria batez ere.
Proiektuaren sorrera
Arazo guzti hauei konponbide bat emateko, Don Bosko Salesiarrak, Jose Luis De La Fuenteren eskutik, 1995.urtean laguntzeko etxe bat sortzea aukeratu zuten, Foyer Don Bosko izenekoa. Jarraian beste bi etxe lotu ziren proiektua hiru fase desberdinduetan antolatzeko
1go FASEA: Irekitako harrerako toki bat non egun guztian zehar, mutilei dutxatzea, bazkari hartzea eta lo egiteko estalitako leku bat izateko posibilitatea eskaintzen zaie.
2.go FASEA: Bere erlazioa eta bere familiengan integrazioa ahal denean normalizatzea saiatzeaz gain, Salesiarrek mutilak orientatzen dituzte ahaleginduz hizkuntza frantziarraren hizkuntza ofiziala) hasten eta ofizioko lan batean hasten.
3.go FASEA. Fase honetan proiektuak laguntzen du Batxilergoa amaitu arte estudiatzen dutenei, berriz ofizioa ikasten dutenak bat segitzen dute baimenduko titulu ofiziala lortu arte, gero lan egiteko asmoarekin.
Hastapenak ez ziren errazak izan proiekturako dirua eskuratzeko orduan zailtasun asko izan zituztelako bertako gobernuaren aldetik konfiantza gutxi zutelako. Pixkanaka-pixkanaka arazoaren dimentsioaz konturatzen joan ziren eta gainera laguntza eskaini zuten proiektuaren garapenerako.
Gaur egun
Egoera onean aurkitzen da eta Juanjo Gomez-en eskutik hazten doa. Proiektu berri bat lotu zaio, haur gazte langileei goizetan ikasteko aukera eskaintzen zaie bere ikasketekin jarraitzeko eta kurtso amaieran lehen ikasketen titulua lortzeko. Neska-mutilen artean gutxi gora behera 90 haur daude eta bere ikasketa jardunaldia eta bazkaldu ondoren, bere lanpostura bueltatzen dira. Gainera proiektu honen barruan beste zentro bat sortzeko benetako aukera dago, Garelli izenekoa, bertan dauden gazteei erantzuna emateko. Emaitza hauekin ideia berri bat dute bertako zuzendariak eta antzeko laguntza-etxeak inguruko beste hirietara eramatea da beraien asmoa, adibidez Parakou hirira, herrialdearen erdialdean edo proiektu honen eredua beste hainbat zentroetara eramatea, horrela ume asko beraien egoera aldatzen saiatuko dira eta bizikidetza handitzen joango da poliki-poliki.
Bukatzeko, proiektu berri bat hasi dute legearekin problemak dituzten gazteekin. Gaur egun Magone zentroan bost gazte lanean dabiltzate eta egunero gogor dihardute beraien norantza hobetzeko asmoarekin. Sei hilabete jarraian egon ondoren egoera aldatu ahal izatea bilatzen dute bertako zuzendariak eta legearekin arazoak berriro ez izatea eta gizartean birsartzea dira helburu nagusiak.
Testuak
- José Luis De
- Juanjo Gómez, Don Bosko Salesiarra, gaur egungo “Kaleko Umeen” proiektuaren zuzendaria Porto Novon (Benin).