Gure-Txoko proiektua
Sarrera
Alaitasuna Aisialdi Elkarteak, gazteekin mantentzen duen erlazioa dela medio, auzoan handitzen ari den eta taldeko kide diren hezitzaileentzat aparteko garrantzia duen arazo larria antzeman du: eskola-porrota. Aldi berean, errealitate honetan berebiziko eragina duten gizarte mailako hainbat arazo egiaztatu ditugu, esate baterako famili desegituraketa, deserrotzea, zailtasun ekonomikoak eta zonalde honek berezkoak dituen beste egoera batzuk.
Ikasteko laguntza, umeekin indibidualki lantzen den prebentzio-jarduera da, ikasteko ohiturak eta teknikak erakutsiz. Honelako prebentzio jarduerak haurrari eta bere familiari babesa ematen die etorkizuneko balizko bazterketa sozialaren ondorioak saihesten saiatuz. Agerikoa den errealitate honen aurrean, Alaitasuna Errenteriako Aisialdi Elkartea erantzun eraginkorra bilatzen saiatu da.
Horrela, Gure-Txoko proiektuaren abiapuntua bazterketa arriskuan dauden haurrak dira. Gure auzoko adin-txikikoek aurkezten dituzten zailtasunen jatorria senide- eta familia-mailako arazoetan kokatzen da eta gaur egungo eskola-sistemagatik areagotzen da.
Zer da Gure-Txoko proiektua?
Bada, adingabe hauek, hezitzaileek lagunduta, harremanak sortzen ikasten eta , ikastea eta gozatzera ikasteko duten denbora.
Denbora tarte horretan, egunero kontzentrazioa landuz, ikasteko unea dugu haur bakoitzarekin, hezitzaileen laguntzaz haien ikasketetan aurrera egiteko, bakoitzak bere erritmo pertsonal eta etengabean, horretarako oinarrizko ikasketa-teknika soilak erabiliz: irakurketa ulerkorra, eskemak...
Zeintzuk dira Proiektuaren helburuak?
Helburu orokorra adin-txikiko hauei hurbiletik laguntzea da, ikasteko ohiturak gara ditzaten eta trebetasun pertsonalak lor ditzaten hala ikasketetarako (teknikak, antolaketa,...) eta baita bizitzarako ere.
Helburu espezifikotzat hurrengoak goraipa ditzakegu:
· Haurrek orden-,garbitasun-, erantzukizun-, talde-lan-, adiskidetasun- eta arreta-ohiturak lor ditzatela.
· Adingabeak asistentzia jarraia eta puntualaren garrantziaz jabetu daitezela.
· Haurrek ikasterakoan nahiz lan egiterako orduan segurtasuna lor dezaten.
· Adin-txikikoak ondo egindako lanaren balioa baloratzen ikas dezatela.
· Adingabeak, jarduera ludikoen edo lanen bidez, bere ahalmenean konfiantza izaten ikas dezala.
· Gure esparrutik, antsietatea edo desorientazioa sor dezaketen aparteko zailtasunen aurrean familiei laguntza eskaintzea.