Gazte-leku

Gazte gune bat sortzerako orduan inguruneko gazte eta ume guztien denbora librea okupatzea da bere helburu nagusia. Normalean eremua edo lokala itxita dago eta bertan egiten diren jarduera guztiak hezkuntza eta aisia barneratzen duen programa bat jarraitzen dute.

Ordenagailu
Bilarra
Bilarra

 

Gure elkartearen pentsaera gazteei buruz ez dator bat gaur egun ikusten diren beste aisialdi aukerekin, izan ere, aurkezten zaien jarduera guztiak soilik dibertigarritasuna bilatzen dute eta ez dute hezkuntza aldetik ezer bilatzen. Hezkuntza oso garrantzitsua da eta adin hauetako denbora librean dauden eskaintza guztiak ez dute hau bilatzen

Ping-Pong
Tailerrak
Tailerrak

 

Gazte gunea babesteko era bat bezala ikusi daiteke eta gainera adin zailetan dauden gazteentzat aisialdi osasuntsua bilakatu daiteke aukera bezala. Tabakoa, alkohola edota beste droga mota ugari saihesteko balio daiteke baita ere.

Tailerrak
Txotxongiloak
Txotxongiloak

 

Bestalde, bertan dauden boluntarioak, gazteei laguntza eskainiz daude urte osoan zehar eta ahal duten edota gazte bakoitza behar duen zereginetan laguntzeko prest daude. Gure helburu nagusia gazteei eskaintzea da behar izaten duten edozein problema konpontzeko.

Dinámicas
Dinamikak
Mahai-jolasak

 

Gure Elkartearen ekintzak larunbat arratsaldetan izaten dira eta ordutegi zehatz bat jarraitzen du adinen arabera. Horrela eskola kirola edo akademiak betetzen ez dituzten ordu libreak hartzen ditugu eta honako hauek dira adinen araberako orduak txiki eta handientzat: lehen hezkuntzako 6.mailararte 16etatik 19:15 bitartean eta DBH-ko 1.mailatik aurrerakoentzat 19:30etatik 22ak arte.

Futbolinak
Futbolinak
Pelikulak

 

Txikienak tailerretan, mozorrotzen, jolasetan edota txotxongiloekin dabiltza pelikula bat ikusi eta merienda hartu aurretik. Handienak, ordea, tailerretan ibiltzeko aukera mugatua daukate izan ere, eskaintzen diren tailerrak zailagoak dira, adibidez, bideokamerak edo gitarrak lortzeko. Horrez gain, edozein motako txapelketak antolatzen dira, mahaiko-jolasekin ibili eta noizean behin festa edo ikuskizun bereziak izaten dira.

Mozorroak
Fotokol-a
Fotokol-a
Egutegia
September 2020
M T W T F S S
31 1 2 3 4 5 6
7 8 9 10 11 12 13
14 15 16 17 18 19 20
21 22 23 24 25 26 27
28 29 30 1 2 3 4
Hurrengo ekintzak
No events
Arriba