Festak

Halloween festa 

Santu Guztien egunetik gertuen dagoen larunbatean izaten den jai hau txiki eta handiak gogo handiekin hartzen dute. Animatzaileak lokala behar bezala prestatzen dute eta mozorrotzen dira lehen hezkuntzakoentzat, beraiekin joko edo jolas misteriotsuak egiteko. Beranduxeago handiei beldurrezko istorio batean murgiltzea gonbidatzen diete eta auzotik ezkutatzen dira izutzeko.

Don Bosko festa

Urtarrilak 31etik gertuen dagoen larunbatean ospatzen da eta goizean zein arratsaldean gazteentzat jolas ugari egiten dira. Gauean afari bat antolatzen da auzoko adin guztiko jendearentzat edo bertara joan nahi duten inguruko beste edozeinentzat. San Juan Boskotikan hurbilago egoteko larunbata

Gabonetako jaialdia

Festa hau jende gehien mugitzen duena da dudarik gabe, parte hartzen eta ikusten dutenen artean. Gabonetako oporrak iritsi baino larunbat bat lehenago, Cristobal Gamon ikastetxeak bere polikiroldegia uzten digu sekulako ikuskizuna prestatzeko eta bertan antzerkiak, dantzak edota gabonetako zestak zozketatzen dira. Aisialdiko Alaitasuna elkartea gabonetako giroa bereganatzen du eta inguratzen diren pertsonei iristea da helburua egun berezi hauek behar bezala hasteko.

Festa zuria

2011ko irailan, kurtsoaren hasierarekin batera, festa berri bat pentsatu zuten gure animatzaileak eta bertara zuriz jantzita joan behar zen, Ibizako festetan bezala. Hainbat zuku ezberdin nahastu ondoren freskagarri oso bereziak sortu zituzten gazteak gustuko izan zituztenak. Hortik aurrera asko gustatzen zaien festa bat da eta urtero egiten hasi da.

Urte zaharreko festa

Urte berriaren hasierarekin batera, gure diskoteka propioa antolatzea gustatzen zaigu eta horregatik jendeari gonbidapenak bidali ondoren, “cotillón” antzeko bat ospatzen dugu. Jendea dotore-dotore jantzita etorri behar da eta nola ez, 12 mahatsak jan behar dira urte osoan zorte ona izateko. Ondorengo urteetan ospatuko den festa bat da hau  izan ere jendeari asko gustatzen zaio.

Gaztain festa

Urtero, ingurunean eroritako gaztainak jasotzen dira eta erre ondoren lokalaren inguruan banatzen dira. Guraso batzuek izaten dira lan hori egiteaz arduratzen direnak eta gaztainak primeran geratzen zaizkie.

Egutegia
September 2024
M T W T F S S
26 27 28 29 30 31 1
2 3 4 5 6 7 8
9 10 11 12 13 14 15
16 17 18 19 20 21 22
23 24 25 26 27 28 29
30 1 2 3 4 5 6
Hurrengo ekintzak
No events
Arriba