Don Bosko taldeak

Zer dira formazio taldeak?

Formazio taldeak, haur eta gazteek osatutako taldeak dira non astero edota 15 egunetik behin elkartzen diren, ostiraletan.

Talde hauetan 2,3 edo 4 animatzaile/ hezitzaileekin egoten dira.

Zer gai lantzen dira formazio taldeetan?

Lantzen diren gai guztiak dibertigarriak dira eta baita hezitzaileak ere. Erabiltzen diren materialak, haur eta gazteen adinetara moldatuak daude. Formazio taldeen helburuen artean, talde bizitza, besteekiko harremanak eta balio etikoak,etab. dira.

Nork har dezake parte taldeetan?

Edozein haur edo gazte har dezake parte taldeetan. Erraze da gainera!!! Animatzaileekin hitz egin eta apuntatu besterik ez!

Elkarte anitz bat gara, hori dela eta bakarrik edota lagunekin etor zaitezke apuntatzera. Gainera lagun berriak egiteko aukera izango duzu. Hori dela eta zatoz izen ematera!

Non elkartzen dira taldeak?

Ostiralero, ordubete Alaitasuna aisialdiko elkartean elkartzen dira. Elkartea gela ezberdinetan banatzen da talde ezberdinak bertan egoteko.

Zeintzuk dira nire taldeko animatzaileak?

Taldearen animatzaileak hasieratik bukaeraraino berdinak dira bai izena emandako urtean baita gainontzeko urteetan ere. Modu honetan konfidantza eta elkarezagutza handia lortzen da.

Formazio taldeak dohanikoak dira?

Gazte eta haurrek, 10€-ko kuota ordaintzen dute urtero. 10€ hauek sinbolikoak dira.

Gure elkartea guztiontzat da; beraz,m ez zaio familien baliabide ekonimikoei erreparatzen.

Egutegia
April 2020
M T W T F S S
30 31 1 2 3 4 5
6 7 8 9 10 11 12
13 14 15 16 17 18 19
20 21 22 23 24 25 26
27 28 29 30 1 2 3
Hurrengo ekintzak
No events
Arriba